‘La Battaglia di Algeri’ filma izango dugu gaur, asteazkena, ikusgai gaztetxeko Masustak liburutegian. Algeria Frantziatik askatzeko prozesua azaltzen du filmak. Formakuntza aldetik interesgarria den filma da. Beraz, guztiok zaudete gonbidatuta, gaur, gaztetxera. Beti bezala, 21:00etan hasiko da.

Zuzendaria: Gillo Pontecorvo.

Aktoreak: Saadi Yacef, Jean Martin, Samia Kerbash.

Urtea: 1966.

Imagen

Jakingo duzuen moduan, hilabete eta erdi falta da Gaztetxearen 8. urteurrenerako.

Azkenengo urteetan bezala, baltsa jaitsiera ere izango da; beraz, badakizue.

Hasi baltsak prestatzen!

Ostiralean eta larunbatean jendez lepo bete zen gaztetxea. Egunik jendetsuena ostirala izan zen, baina bi egunetan etengabean izan ziren irekita kañeroak. Asteazkenean, berriz, 50 bat lagun izan ginen eta ostegunean, 140 bat.

galdeketa

KALDERERUEK

Kaixo denoi!

Aurten Gaztetxeak eta Haujijiai festa batzordeak elkarlanean kalderero egunerako (otsailak 2) egitaraua antolatu dugu:

17:30etan mokadutxoa jateko aukera izango da Gaztetxean
19:00etan kalera abiatuko gara

Larunbaterako prestatzen joateko, ostiralean (otsailak 1) entsaioa egongo da Gaztetxean 19:00etan.

Animatu parte hartzera!

bertsiyo gaueako billerie

bertsiyo gaueako billerie                  Aupa gazte!

Duela 3 urte egin zen moduan, Azpeitiko Gaztetxean BERTSIO GAUA antolatzea pentsatu da. Datorren martxoaren 2an izango da gaztetxean bertan, eta ahalik eta talde desberdinenak(bai musika estilo aldetik baita jende aldetik ere) biltzea dugu helburu.
Dagoeneko sorturik dauden taldeez gain, talde desberdinetako jendea zein talderik ez dutenek talde berriak eratuz gau aparta igarotzera animatzen zaituztegu.
Hori horrela, bertsio gauaren nondik norakoak hitz egiteko, taldeak zehazteko etab. abenduaren 12an gaueko 21:30etan izango da billera gaztetxean bertan.

Denok zaudete gonbidaduta, nahiz eta ezer jotzen ez jakin!

Denbora asko zion/k, beraz, ez galdu aukerie ta parte hartu!!

Etiketen hodeia