Archive for the ‘Azpeitiko gaztetxie’ Category

KALDERERUEK

Kaixo denoi!

Aurten Gaztetxeak eta Haujijiai festa batzordeak elkarlanean kalderero egunerako (otsailak 2) egitaraua antolatu dugu:

17:30etan mokadutxoa jateko aukera izango da Gaztetxean
19:00etan kalera abiatuko gara

Larunbaterako prestatzen joateko, ostiralean (otsailak 1) entsaioa egongo da Gaztetxean 19:00etan.

Animatu parte hartzera!

Irudia

Badator bertsiyo gaue!

bertsiyo gaueako billerie

BADATOR BERTSIYO GAUE!

bertsiyo gaueako billerie                  Aupa gazte!

Duela 3 urte egin zen moduan, Azpeitiko Gaztetxean BERTSIO GAUA antolatzea pentsatu da. Datorren martxoaren 2an izango da gaztetxean bertan, eta ahalik eta talde desberdinenak(bai musika estilo aldetik baita jende aldetik ere) biltzea dugu helburu.
Dagoeneko sorturik dauden taldeez gain, talde desberdinetako jendea zein talderik ez dutenek talde berriak eratuz gau aparta igarotzera animatzen zaituztegu.
Hori horrela, bertsio gauaren nondik norakoak hitz egiteko, taldeak zehazteko etab. abenduaren 12an gaueko 21:30etan izango da billera gaztetxean bertan.

Denok zaudete gonbidaduta, nahiz eta ezer jotzen ez jakin!

Denbora asko zion/k, beraz, ez galdu aukerie ta parte hartu!!

Irudia

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HARRIETARA-Boulder txapelketa gaztetxean

EUSKAL PRESOAK EUSKAL HARRIETARA-Boulder txapelketa gaztetxean

Etiketen hodeia