Archive for the ‘Zine gaue’ Category

‘La Battaglia di Algeri’ filma ikusgai gaur, asteazkena, gaztetxean

‘La Battaglia di Algeri’ filma izango dugu gaur, asteazkena, ikusgai gaztetxeko Masustak liburutegian. Algeria Frantziatik askatzeko prozesua azaltzen du filmak. Formakuntza aldetik interesgarria den filma da. Beraz, guztiok zaudete gonbidatuta, gaur, gaztetxera. Beti bezala, 21:00etan hasiko da.

Zuzendaria: Gillo Pontecorvo.

Aktoreak: Saadi Yacef, Jean Martin, Samia Kerbash.

Urtea: 1966.

Imagen

1. zine gaua: “NOVECENTO”

Datorren asteazkenetik aurrera, asteazkenero, film bana eskainiko dugu Gaztetxeko Maxuxta liburutegian, 21:00etan hasita.

Aurrenengoa datorren asteazkenean izango da (azaroak 28). ‘Novecento’ filmaren aurrenengo zatia eskainiko dugu, eta hurrengo asteazkenean (abenduak 5), berriz, bigarrena. Aukera bikaina eskaintzen du filmak Europako XX.mendearen historiari errepasoa egiteko: Faxismoaren sorrera, langile mugimenduaren eta komunismoaren indarra… Interesatzen bazaizue badakizue.

Oharra: Puntuan hasiko da, eta emanaldia ez da berandu datozenen zain egongo, bestela filma amaitzerako asko berandutuko da-eta.

Etiketen hodeia