EUSKAL PRESOAK EUSKAL HARRIETARA-Boulder txapelketa gaztetxean

Datorren asteazkenetik aurrera, asteazkenero, film bana eskainiko dugu Gaztetxeko Maxuxta liburutegian, 21:00etan hasita.

Aurrenengoa datorren asteazkenean izango da (azaroak 28). ‘Novecento’ filmaren aurrenengo zatia eskainiko dugu, eta hurrengo asteazkenean (abenduak 5), berriz, bigarrena. Aukera bikaina eskaintzen du filmak Europako XX.mendearen historiari errepasoa egiteko: Faxismoaren sorrera, langile mugimenduaren eta komunismoaren indarra… Interesatzen bazaizue badakizue.

Oharra: Puntuan hasiko da, eta emanaldia ez da berandu datozenen zain egongo, bestela filma amaitzerako asko berandutuko da-eta.

Etiketen hodeia